Tkgune

Berrikuntza aplikatuko proiektuak enpresa txiki eta ertainentzat

TKgune programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2014/15 ikasturtean abian jarri zuen ekimena da. Ekimen horretan parte hartzen duten ikastetxe publiko eta itunduek helburu nagusi hau dute: “Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean noranzko biko jakintza-transferentzia ahalbidetzea”.

Helburua enpresekin berrikuntza proiektuak garatzea da, irakasleek eguneratze zientifiko-teknologikorako dituzten premiei erantzuteko, betiere berrikuntza sustatuta bai enpresa txiki eta ertainetan, bai LHko ikastetxeetan. Zeregin horretan, garrantzi berezia ematen zaio enpresek beharrei erantzuteko duten gaitasunari, eta proiektuek irakasleentzat erronka izan behar dutela nabarmentzen da.

Informazio gehiagorako: www.tkgune.eus

 

Tkgunea zer da?

Eusko Jaurlaritzaren proiektu berritzaile bat da. Lanbide heziketako giza baliabide zein baliabide fisikoekin erkidegoko enpresa txiki eta ertainei laguntza eskeintzen diona. Enpresa hauetan proiektu berritzaileak aplikatu daitezen du helburutzat eta ikasketa berriak ikasgeletara transferitzea.

Tkgunearen laguntza behar duzuela uste baduzue bete ondorengo formularioa:

                                                                                  

 

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago