Usurbilgo Lanbide Eskolak esperientzia handia du aktiboan dauden langileen eta lan bila dabiltzan pertsonen prestakuntzan. 1986az geroztik modu sistematizatuan ematen dira ikastaroak, eskaintza zabalarekin eta ikastaro berrietara irekia, 10.000 pertsona baino gehiagori eskaini diegu prestakuntza.
Enplegurako prestakuntza enpresen,aktiboan dauden pertsonen eta langabeen eskura jartzen den tresna da, haien lehiakortasun-mailak eta egokitzeko gaitasuna hobetzeko, kualifikazioa lortzeko, ezagutzak eguneratzeko eta lan-merkaturako sarbidea errazteko, garapen profesionala zein pertsonala sustatuz.
«Enplegurako prestakuntzak ez du kosturik langilearentzat; izan ere, % 100eko dirulaguntza du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Prestazioko Planaren barruan dagoelako, Lanbideren bitartez»