Martxan da 23/24 ikasturteko aurrematrikula

AURREMATRIKULA

Maiatzaren 8tik 26ra: Aurrematrikula egiteko epea.

Bertan, egin nahi dituzun zikloen zerrenda bat osatu beharko duzu, zure lehentasunen arabera. Aukera bat baino gehiago jartzea gomendatzen da (10 aukera gutxienez).

Dokumentazioa aurkezteko epea ekainak 30 

MATRIKULA 

I.FASEA

Uztailak 7: Behin behineko I.Esleipena argitaratuko da. Bertan, bakoitzari esleitu zaion plaza azalduko da.

Uztailaren 7tik 12ra: Erreklamazioak jartzeko epea.

Uztailak 13: Behin betiko I.Esleipena argitaratuko. Bertan, bakoitzari esleitu zaion plaza azalduko da. 

Zure lehenengo aukera esleitu bazaizu, I.Fasean egin beharko duzu matrikula.

Ez bazaizu zure lehenengo aukera esleitu, II.Esleipenera itxaron beharko duzu. Hala ere, lasai, fase honetan esleitu zaizun plaza bermatuta duzu. 

Uztailaren 14etik 18ra: Matrikula egiteko I Fasea: 

Fase honetan, I.Esleipenean bere lehenengo aukera lortu dutenek bakarrik egin dezakete matrikula.

 

II.FASEA

Uztailak 20: Matrikula egiteko II.Fasea.

II. Esleipenean zure lehenengo aukera esleitu bazaizu, II.Fasean egin beharko duzu matrikula.

Ez bazaizu zure lehenengo aukera esleitu, III.Esleipenera itxaron beharko duzu. Hala ere, lasai, fase honetan esleitu zaizun plaza bermatuta duzu (I.Esleipeneko berdina edo aurrematrikulan zuk egindako zerrendaren arabera, plaza hobeago bat izango da).


III.FASEA

Uztailak 24tik 26. Matrikula egiteko III.Fasea.

Fase honetan, III.Esleipenean esleitu zaizun zikloan matrikulatu beharko zara. (Kasu honetan, berdin da zure lehenengo aukera den edo ez).

Plazarik ez bazaizu esleitu, fase honetan beste ziklo batean matrikulatu ahal izango zara, plazak libreak geratzen badira betiere

 

Ez ohiko epea Uztailaren 27 eta 28an eta Irailaren 1etik urriaren 13ra

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago