vETskillinG

Usurbilgo Lanbide Eskolak nazioarteko proiektuetan parte hartzen jarraitzen du. Honek gure praktika didaktikoak hobetu eta gure ikasleen ikaskuntza osatzeko eta interesgarriagoa bilakatzeko aukera ematen digu. Gure mugetatik haratago lankidetzan aritzeak aukera berriak topatzeko eta gure egunerokoa aberasteko bide ematen duelarik. Era berean, bizikidetza honek gure Europako sentimendua pizten du, eta bide desberdinak aurkitzeko aukera ematen digu.

Zehazki, vETskillinG proiektuan, bazkideak Danimarkakoak, Herbehereetakoak, Alemaniakoak eta Suitzakoak dira. VET (Lanbide Heziketa) eta ET (Energy Transition), trantsizio energetiko baten alde lan egiten dugulako da. G hizkiak Gaitasun Generikoei egiten die erreferentzia. Prestakuntza teknikoa eta giza garapena lotzen dituzten gaitasunak.

Informazio gehiago proiektuaren webgunean: www.vetskilling.eu

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago