Lan Poltsa

Usurbilgo Lanbide Eskolako lan poltsa inguruko enpresetako lanpostuak gure ikasleekin betetzera bideratuta dago.

Ikasleak

 

Enpresak

Heziketa-zikloak edota Lanerako prestakuntza ikastaroak gainditu dituzten ikasleei zuzenduta dago, eta INLAN izeneko plataforma baten bidez kudeatzen da.

Lan-eskaintza bat jasotzen denean, INLANek eskaintza hori betetzeko pertsona egokien zerrenda emango du. Ikastetxeak eskaintzaren berri emango die pertsona horiei, hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten kontsultatzeko.

Parte hartzeko baieztapena jaso ondoren, CVa bidaliko zaio enpresari.

Horregatik, garrantzitsua da INLANen zure CVa uneoro eguneratuta egotea.

 

CIFP Usurbil LHII-k INLAN izeneko plataformaren bidez kudeatzen du bere lan-poltsa. Bertan, enpresek bete behar dituzten lan-eskaintzak argitaratu ahal izango dituzte. Era berean, profil profesionalak eska ditzakete gure ikastetxeko ikasleekin Prestakuntza Dualeko Programak egiteko.

Horretarako, nahikoa izango da bete beharreko profilaren ezaugarriak zehaztea, eta eskolak hobekien egokitzen diren CVak aukeratuko ditu.

  

 

     

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan:

Lan Poltsa Zerbitzua

  943364600- luz. 62

lanpoltsa@lhusurbil.eus

CIFP USURBIL LHII. Etarte bidea, 9 USURBIL

E eraikina, E104 bulegoa. Ordutegia (8:00-14:15)

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago