USURBILGO LANBIDE ESKOLA Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua da, non hasierako lanbide-heziketa (erdi eta goi mailako heziketa zikloak, baita espezializazioak), eta lanerako formakuntza, bai lanean dauden pertsonentzako nola langabetuentzako, eskaintzen den.
Gure ikastetxean, 5 familia profesionaleko heziketa zikloak eskaintzen dira euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez:
Administrazioa, Elektrizitate-Elektronika, Energia eta Ura, Fabrikazio Mekanikoa, eta Instalazioak eta Mantenimentzea.
2023/24 ikasturtean bi familia profesional berri gehituko ditugu: Ostalaritza eta Turismoa, eta Informatika eta Komunikazioa.
USURBILGO LANBIDE ESKOLA bere ingurunean sakon errotuta dago. 1975an hasi genuen ibilbidean, bere ikasgeletatik eskualdearen garapenean lagundu du, bai bertatik ateratako ikasleen bidez baita eskualdeko enpresekin hartu emanen bidez. Lan munduarekin erlazio estua dugu, 300 enpresa baino gehiagorekin bait dugu erlazioa Lantokiko Prestakuntza modulua garatu ahal izateko bere modalitate guztietan. 1986tik aurrera langileentzako eta langabetuentzako prestakuntza-ikastaroak gehitu genietuen gure eskaintzara. Honez gain, enpresekin, bai Erakundeekin, batera berrikuntza proiektuen garapenean parte hartzen dugu.
2011 urtean lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen ZUBIGUNE Fundazioarekin; ZUBIGUNE Fundazioa gure institutuaren laguntzarako hogei bat enpresak osatutako organismoa da, eta honi esker enpresei euren beharren araberako formakuntza eta On-Line heziketa teknikoa eskeintzen dugu, besteak beste. Zubigunez gain, beste hainbat enpresa eta erakunderekin lan hitzarmenak ditugu martxan: Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurumen Saila, EHUko Psikologia Fakultatea, ADEGI... Elkarlanean helburu amankomunen alde lanean.
Gure Ikastetxea aitzindaria da kalitatearen ziurtatze sistemaren ezarpenean. 1999tik ISO 9000 egiaztapena dugu. USURBIL LHII-ko Zuzendaritzak, erakundeko gainerako pertsonekin batera, interes taldeei haien baldintzak eta itxaropenak beteko dituen kalitatezko zerbitzu bat emateko erantzukizuna bere gain hartu du, betiere ingurumena errespetatuta eta pertsonentzat segurua izanda. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jotzen dugu ikastetxeko jarduera ildo guztietan, ikastetxea osatzen duten pertsona guztiei begira, informazioa ematea, komunikatzea, prestatzea, parte hartzea eta haiekin kontsultatzea, beren izenean jarduerak egiten dituzten pertsonak ere barne hartuta.
EFQM kudeaketa sistema ereduan eta ISO 9001arauan zertifikatutako, prozesu kudeaketan oinarrituz, ondorengoak lortzeko ahalegina egiten dugu:
- Kudeaketa sistemaren eta haren jarduera esparruko lanaren eraginkortasuna etengabe hobetzea.
- Gure jardueran aplikagarriak diren lege baldintzak eta gure egin ditugun baldintzak betetzea.
- Ikastetxeko helburuak finkatzea, beharrezkoa denean berrikustea, zabaltzea eta bete daitezen bermatzea.
IKASTETXEKO POLITIKA LHII USURBIL CIFP