Maitzeko asteazkenetan Usurbilgo Lanbide Eskolan Oinarrizko Iturgitza ikastaroa emango zaie Usurbilgo emakumeei

Maitzeko asteazkenetan Usurbilgo Lanbide Eskolan Oinarrizko Iturgitza ikastaroa emango zaie Usurbilgo emakumeei, bertako Ahalduntze Eskolaren baitan.

Mantenu eta Energia arloko irakasleek asteazken arratsaldeetan etxeetako konponketa txikiak nola egin euren kabuz azaltzeaz gain, hainbat praktika bideratuko dituzte ikastetxeko instalakuntzetan.

Helburua generoa dela eta ematen diren rol banaketa tradizionalei aurre egiteko baliabideak eskaintzea da, ahalduntze prozesuan eskolak egin dezakeen aportazio txiki bat.

Honez gain, ikastaroa eman aurretik ikastetxeko irakasleek Ikasgela Barruan Generoaren Tratamenduari buruzko jardunaldian partehartzeko aukera izango dute, Clara Wolfram adituarekin, Usurbilgo Udalarekin egindako elkarlanari esker.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago