Usurbilgo Energia Astea USURBILGO LANBIDE ESKOLAK Enegia Berriztagarriak Zabaltzen

 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)

Joan den larunbatean Usurbilgo Lanbide Eskolak 90 lagunetik gora jaso zituen energia berriztagarrien instalazioak eta bere instalazio berritzaileak ezagutu zitzaten.

Oso jardunaldi polita izan zen. Goizeko hamarretan Usurbilgo Alkateak, Joanes Maizak eta Usurbilgo Lanbide Eskolako Isidro Zaldua zuzendariak eta Oier Aranzabalzuzendariordeak harrera eman zieten Gipuzkoako hainbat herritik baina baita Bizkaia zein Burgosetik etorritako bisitariei ere.

Bisitarien artean Usurbilgo hiritarrak,enpresak eta baita Goiner elkarteko bazkideak zeuden. Etorritako guztiek, hiru taldetan banaturik, Usurbilgo Lanbide Eskolak dauzkan instalazio berritzaileak ikusi zituzten eta dauzkan proiektu estrategikoen inguruan azalpena jaso zuten. Enrgia Berriztagarrien instalazioak, Mekanikako biltegi adimentsua,Hotz industrialeko gela, Galdara gela, Enegur, ETHAZI metodologiak garatzeko erabiltzen diren gelak besteak beste.

Amaitzeko,Usurbilgo Oinarrizko Sukaldaritzako Lanbide Heziketako ikasleek mokadu oparoak eskaini zizkieten etorritako guztei. Usurbilgo Lanbide Eskolak egindako lana eskertu nahi die ere. Guztiek Usurbilgo Lanbide Eskolak daukan helburu berritzailea zoriondu zuten eta osoaberasgarritzat hartu zuten jardunaldia,

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago