TEKNOPOLIS Usurbilgo Lanbide Eskolan Mekanikako Biltegi Adimentsua azalduz

 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)

ETB Usurbilgo Lanbide Eskolan izan da bere Teknopolis saiorako biltegi adimentsuaren grabazioa egiten.

Grabazio honen helburua Usurbilgo Lanbide Eskolako Mekanika Alorrak martxanjarritako RFID teknologiaz hornituriko biltegi adimentsua ezagutaraztea izan da.

Biltegi honek Mekanikako Alorreko partaideek bi urtez egindako lanaren poderioz gauzatu da. Lehenengo urtean biltegiaren plangintzan,behaketan,dizeinua eta kudeatze sistemen azterketan aritu baziren ,bigarrenean biltegiaren gauzatze materialean finkatu dira.

Biltegi honetan 2000 tresnatik gora jasotzen dira.Tresna huek Mekanika Alorra osatzen duten 150tik gora ikasleek eta irakasleek erabiltzen dituzte. Sistemaberritzaile honen bidez ,self-service kudeaketa eskaintzen duena, edonoiz jakin daiteke tresna bakoitza non dagoen. Dagoeneko, 2016-2017 ikasturtean zehar 35000 mugimendu baino gehiago izan ditu biltegiak.

Dokumental honetan parta hartu duten irakasleek Teknopoliseko partaideei eskainitako laguntza eta profesionaltasuna eskertu nahi diete. Baita lagundu duten 1DPP3 taldeko bi ikasleei ere.

Aurreikuspenak betez gero dokumental hau ETBn ikusgai izango da 2017/05/13,

larunbata, 13:30 ETB1ean eta 2017/05/14,igandea , 10:00 ETB2an.

Honako guzti hau, Usurbilgo Lanbide Eskolak jarraitzen duen ildo berritzailearen erakusgarria da.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago