STEAM proiektuaren hedapena eta barne-transferentzia Zubieta Lanbide Eskolan

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Europar Batasunak – NextGenerationEU programaren bidez finantzatutako proiektua.

Zubieta Lanbide Eskolan STEAM proiektuaren baitan egindako hedapen ekintza aurkeztu zen klaustroan, proiektuaren helburuak, aurrerapenak eta lortutako emaitzak irakasle talde osoari ezagutarazteko.

Saio honek proiektuaren barne-transferentzia erraztu zuen, eta aldi berean, ikasleak STEAM programan txertatzen laguntzeko interesa piztu zuen. Ekimen honen bidez, ikasleen STEAM gaitasunen garapena sustatzeaz gain, unibertsitaterako bidea bidelaguntzeko ikuspegia ere indartu da.

Klaustroan egindako zabalkundeak, halaber, sailen arteko sinergiak sortzen lagundu zuen, diziplinarteko lankidetzarako aukera berriak irekiz eta ikastetxeko berrikuntza kultura sendotuz.

Bestalde, otsailaren 28an amaitu zen proiektuaren garapen teknikoa, eta une honetan justifikazio eta auditoria ekonomikoaren lanetan ari gara. Garapen teknikoan lortutako emaitzak datozen urteetako garapen pedagogikoan eta irakaskuntza-jardunean txertatuko dira, ikasleen prestakuntza aberasteko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.

Ikasleen unibertsitaterako bidea bidelaguntzen.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago