Ashlye Duron, Argenis del Carmen Salcedo eta Malen Aierbek osatutako taldeak aztarnak.eus webgunea garatu du, eta horri esker Lanbide Heziketako kategoriako saria eskuratu dute. Garaikurra Bilboko EITBren egoitzan egin zen sari banaketa ekitaldian jaso zuten, Olatz Arbelaitz PUNTUEUSen lehendakariaren eskutik.
Lehiaketaren helburua argia da: ikasleen gaitasun digitalak garatzea eta euskarazko eduki digitala sortzea. Aurten, gainera, parte-hartze errekorra hautsi da:
? 68 ikastetxe
? 1.600 ikasle
? 587 talde
? 273 webgune
Zorionak ikasleei egindako lan bikainagatik eta jasotako sariagatik! Eta baita irakasleei ere, eguneroko ahaleginagatik eta ikasleen garapenean egiten duzuen lanagatik.
Eutsi goiari eta segi euskarazko teknologian urrats berriak ematen!