
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Europar Batasunak – NextGenerationEU programaren bidez finantzatutako proiektua.
Zubieta Lanbide Eskolan fabrikazio aditiboa beste maila batera eramaten ari gara.
2024ko uztailetik 2026ko martxora bitartean, metrologiarako eta tailerrerako erabilgarriak diren tresnak fabrikazio aditiboaren bidez garatzeko berrikuntza-proiektua martxan dugu, karbono-zuntzez indartutako material konposatuak (CFR) erabiliz.
Proiektuaren helburua da ohiko tresneria batzuk ordezkatu ahal izatea, ekoizpen-prozesuak hobetzeko eta optimizatzeko teknologia berriak aplikatuz.
2025eko abenduaren 17an, proiektuaren aurkezpena egin zen klaustro osoaren aurrean, 80 irakasle baino gehiagoren parte-hartzearekin. Jardunaldi horrek proiektuaren helburuak, aurrerapenak eta emaitzak partekatzeko aukera eman zuen, eta berrikuntza-kultura indartu zuen eskolan.
Ekimen honek departamentuen arteko lankidetza sustatu du, eta fabrikazio aditibo aurreratuaren aplikazio berriak piztu ditu hainbat ziklotan.
