KARBONO-ZUNTZEZ INDARTUTAKO FABRIKAZIO ADITIBOA ZUBIETA LHII-N

Zubieta Lanbide Eskolan fabrikazio aditiboa hurrengo mailara eramaten ari gara.
2024ko uztailetik 2026ko otsailera bitartean, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak bultzatutako berrikuntza-proiektu bat garatzen ari gara, helburu argi batekin: 3D inprimaketaren bidez karbono-zuntzez indartutako material konposatuak (CFR – Carbon Fibre Reinforced) erabiliz, tresneria arin, erresistente eta jasangarria diseinatu eta ekoiztea.

Material honek arinatasuna, iraunkortasuna eta erresistentzia mekaniko handia uztartzen ditu, aluminioaren antzeko propietateak lortzea ahalbidetuz. Horri esker, tresnen pisua, fabrikazio-denborak eta kostuak murrizten ditugu, aldi berean lan-segurtasuna hobetuz eta ingurumen-inpaktua gutxituz.

Ikasleek garatutako lanen artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Neurketa-euskarriak makina tridimentsionaletan (imanekin),
     

  • Rosketak jartzeko injertoak,
     

  • Biruta kentzeko tresneria,
     

  • Makina konbentzionalen sentsorizazioa,
     

  • Onyx materialarekin egindako probak eta robot kolaboratiboarekin egindako garapenak.
     

Proiektua Igor Vaquerizo eta Iñigo Beroitz irakasleek gidatzen dute, eta Masaveu Fundazioaren (Oviedo) eta 3DZ enpresaren lankidetza du. Aurrekontua 50.000 €-koa da ikastetxe bakoitzeko.

Esperientzia honi esker, gure ikasleek fabrikazio aurreratuko teknologietan trebatzen dira, etorkizuneko industriarako funtsezko konpetentziak eskuratuz.

Proiektuaren baitan egindako piezak:

  1. Piezen neurketarako euskarriak makina tridimentsionalean (imanak barne).
     

  2. Rosketak jartzeko injertoen erabilera.
     

  3. Makinan biruta kentzeko tresneria.
     

  4. Takometroa makina konbentzionalaren sentsorizaziorako.
     

  5. Zehaztasun dimentsional eta geometrikoaren neurketa (Vicci Vision makina erabiliz).
     

  6. Onyx materialaren mekanizazio-probak: portaera eta lor daitekeen zehaztasun dimentsionala.
     

  7. Zuntzen integrazioa zurruntasuna aztertzeko.
     

  8. Robot kolaboratiboetarako tresneria. 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago