Zer da eta zertarako erabiltzen da?
Eguzki energia termikoa edo energia termosolarrak eguzki energiaz baliatzen da beroa produzitzeko honekin janariak sukaldatu, ura berotu, edota energia mekanikoa produzitu energia elektriko sortzeko. Batzuetan hotza sortzeko erabili oi da lokalak hoztutzeko xurgapen makinen bitartez.
Mota ezberdinak
Eguzki energia termikoko kolektoreak behe, erdi eta goi tenperaturakoak bezala daude sailkatuak Behe tenperaturakoak normalean plaka lauak izaten dira ura berotzeko erabiliak. Tenperatura erdikoak ere lauak izaten dira baina ura eta airea berotzeko erabiltzen dira etxebizitza eta merkatal zentroetan.Tenperatura altuko kolektoreak eguzki argia kontzentratzen dute ispilu eta lenteak erabiliaz normalean energia elektrikoa sortzeko.