CIFP Usurbil LHIIko ikasleak nabarmendu dira Euskoskills 2025 txapelketan

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean ospatu dira Ficoban Euskoskills 2025 Lanbide Heziketako Olinpiadak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 280 ikasle inguruk parte hartu dute 31 kategoriatan, 50 ikastetxe ordezkatuz. Bi urtean behin antolatzen den txapelketa hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak koordinatzen du, eta helburua da Euskal Selekzioa osatzea Espainiako txapelketarako.

CIFP Usurbil LHIItik 11 ikaslek hartu dute parte, bost arlotan:

  • Hozte eta Aire Girotze Sistemak: Oier Carrión eta Unai García.
  • Iturgintza eta Berokuntza: Xabat Zuriarrain eta Pablo Garrido.
  • Jatetxe eta taberna zerbitzua: Ekain Zabala Ortiz.
  • Kontrol Industriala: Txomin Agirresarobe eta Eneko Guerra.
  • Robotika Integratzailea: Julen Rodríguez eta Aritz Peña.
  • Mekatronika: Oihan Garziandia eta Xabat Altzugarai.

Guztira, 5 domina eskuratu dituzte gure ikasleek: 3 urre eta 2 zilar.
CIFP Usurbil LHII oso harro dago lortutako emaitzekin, eta eskerrik beroenak eman nahi dizkie parte hartu duten ikasleei egindako lan eta konpromisoagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie prozesu honetan lagundu duten irakasleei eta prestatzaile guztiei. Zuen ahaleginari esker, gure ikastetxearen izena goi mailan izan da berriro.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago