Usurbilgo Lanbide Eskolak parte hartzen du Euskadiko hezkuntza-sistemaren apustua da ikasleek euskara eta gaztelania dakizkitela bermatzea eta horien erabilpena indartzea eskolan zein gizartean, geure hizkuntzak diren aldetik, eta atzerriko hizkuntza bat gehitzea irakaskuntzako eduki jakin batzuk irakasteko. Hau da, hiru hizkuntzako sistema baten alde egin du apustu (H1 + H2) + H3, eta testuinguru pertsonaletan, hezkuntzako testuinguruetan eta laneko testuinguruetan ziurtasunez eta eraginkortasunez komunikatzeko behar diren hizkuntza-komunikazioko gaitasunak garatuko direla bermatu behar du sistema horrek. Ikasle guztiek lortu behar dute eleaniztasunerako gaitasun hori.