Kaleko Zuhaitz Fotovoltaikoa

 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)

Urban PhotovoltaicTree edo euskaraz esanda Kaleko Zuhaitz Fotovoltaikoa energia elektrikoa sortzen duen zuhaitz bat da. Ideia kaleko arkitekturan ondo uztartuko den elementu berri bat sortzean datza eguzki energiaaprobetxatzen duena. Ideiaren garatzailea Xabier Perez de Arenaza Donostiako Arkitektoa da, eta Usurbilgo Lanbide Eskolarekin batera ideia aurrera eramatea lortu dute. Honetarako prototipo bat ikastetxeko lurretan landatuaz.
uTree edo Kaleko Zuhaitz Fotovoltaikoak eguzkiaren energia xurgatuz energia elektrikoa sortzen du.Zuhaitzak 3 hosto ditu, bakoitzean 250W-tako eguzki panel bana dauka eta eguzkiaren argi izpiak energia elektriko bilakatzen dute. Hostoen azpian berriz LED tira batzuek dauzka eta ondorioz gauean diseinuzko argi farol batean bilakatzen da zuhaitza.
uTree-aren ideia ez da berria, azken urteetan beka eta ideien txapelketa bat edo beste irabazi ostean ideia gauzatzea falta zen. Horretarako Usurbilgo Lanbide Eskolarekin lankidetza bat landu da Tkgune bitartez, eta 3 hilabetetako lanaren ondoren, proiektua errealitate bihurtu da.
Horrelako proiektuekin gazte ekintzaileei bultzada bat emateaz gain, lanbide heziketako irakasleen formakuntzan sakontzen da, ikasleen formazioan eraginez

 

 

 

 Datuak zuzenean ikusi

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago