Energia Eolikoa

Zer da?
Energia eolikoa, aire-korronteen eraginez sortutako energia da, hau da, haizeak sortutako energia zinetiko bat beste energia batzuetara eraldatzen dena
Energia mota hau oso zabaldua dago gaur egun, garbia, berriztagarria eta energia berdea kontsideratua dagoelako negutegi efektuko gasen murrizketa baitakar. Gainera, ingurunean dakarren aldaketa beste energia mota batzuena baino moderatuagoa da.

Egungo egoera
Energia eolikoa gaur egun elektrizitatea sortzeko erabiltzen da gehienbat aero-sorgailuen bitartez . Lurrean instalatutako parke eoliko hauek energia iturri merkeagoak eta lehiakorragoak izaten ari dira hainbat herrialdetan. Instalazio hauen hazkundeak, itsasoan ere horrelakoen muntaketak egin behar izatea ekarri du, nahiz eta eraikitze eta mantenu kostuak handiagoak izan, ateratako etekinak handiagoak dira itsasoan lurrean baino.

Instalatutako potentzia

2013. urtearen amaieran, munduko energia eolikoen instalakuntzetako kapazitatea 318 gigavatioetako zen. 2011ean energia mota honek munduko elektrizitate kontsumoaren %3a suposatu zuen. Danimarkak, bere elektrizitatearen laurdena energia eolikoaren bitartez produzitzen du eta munduko 80 herrialdeek energia mota hau geroz eta gehiago erabiltzearen alde ari dira apustua egiten. Espainian 2013an eolikoak kontsumo elektrikoaren %21.1a produzitu zuen eta energia nuklearraren eskariaren gainetik jarri zen.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago