Euskadiko LH-ko Nazioarteko Kongresua

Maiatzaren 28, asteazkenean Euskadiko LH-ko Nazioarteko Kongresuan programatutako ekitaldien barruan, 100bat gonbidatutako atzerritarren bisita jaso zen.

Bisita gidatu baten bitartez, Ikastetxeko instalazioak eta Heziketa-Proiektua ikusteko aukera izan zituzten.

Maiatzaren 28an, 29an eta 30ean hartu dugu Donostiako Kursaal jauregian izan den Lanbide Heziketak lehiakortasunean eta enpleguan duen garrantzia nazioarteko konferentzian parte. Parte-hartze handia izan da (40 herrialde baino gehiago), ideia asko aurkeztu dira eta, horregatik, konferentzia mamitsua izan da eta proposamen asko egin dira. FP Euskadi

Iñigo Urkulluk, lehendakariak, Cristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, eta Juan M. Aburtok, Lan eta Gizarte Politiken sailburuak, egin zuten inaugurazioa. Euskal ekonomia hazi dadin eta enpresak lehiakorragoak izan daitezen, “Lanbide Heziketak aurrera egitea funtsezkoa dela“ esan du lehendakariak. Enpresari begirako Lanbide Heziketa bat, “PYMESetarako erreferentzia“ izango den LH bat defenditu du Urkulluk.

Lanbide Heziketaren garapena izan da topaketaren ardatza, maila handiko trebakuntzara gero eta gehiago jotzen duen prestakuntza baten ikuspegitik eta LHko ikastegiek Berriztapen Aplikatuaren eremuan, enpresa ertain eta txikiei batez ere, ematen dieten edo eman ahal dieten laguntza kontuan hartuta. Euskadi LH saria

 2014-05-28 Premios FP Euskadi Sari hauek ematen diren lehen aldia da. Euskal LHren alde egindako lana zentro eta elkarteei aitortzea dute helburu.

Elkarteei dagokienez, Ikaslani (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), Heteli eta Aice-izeari eman zaizkie sariak eta haien lehendakarien bidez jaso dituzte.

Halaber, LHko Sari Bereziaren bidez José Ignacio Iruretagoyenaren, Irungo Bidasoa GMLHBIko zuzendariaren, lana aitortu da.

Lehendakariaren hitzetan, “merezitutako“ sarituek erakunde horien garrantzia agerian uzten dute eta “berriro ere lehentasunezko funtzioa izango dute gure etorkizunaren garapenean“. LHren eredu berri bat Euskal Autonomia Erkidegoan

 2014-05-29 10.52.18 bUrkullu lehendakariak Kongresuan aurreratu duenez, eredu alemaniarrean oinarritutako Lanbide Heziketaren agenda estrategiko berria onartuko du udazkenean Eusko Jaurlaritzak.

Lehendakariak azaldu duenez, “eredu duala“ hedatzen saiatuko da, prestakuntzak enpresan integratutako praktika-plan batekin buka dezan, eta hau adierazi du: “ gure oparotasunaren elementu zentrala da industria eta, helburu hori lortzeko, Lanbide Heziketa funtsezko inbertsioa dugu“.

Ildo horretan, Jorge Arévalok, Lanbide Heziketako sailburuordeak, euskal LHren esparru berria izango dena garatzen du.

 

Ondorengoak ditugu LHren esparru berriaren hiru zutabeak:

• Lanbide Heziketako sistema
• Berriztapen Aplikatuko sistema
• Ekintzailetza aktiboaren sistema

Marco de formación, innovación y emprendimiento

Irudian ikusten denez, Lanbide Heziketako sistema Trebakuntzen Sistema Europarraren eta Nazioartekoaren bidez gauzatzen da eta LHko sistema integratuan, Orientabideko sistema integratuan (psikopedagogikoa, lanari begirakoa, ikaskuntza ez formalei buruzko orientabidea …) eta etengabe hobetzeko sisteman bukatzen du. Izan ere, hain aldakorra den ingurune batean, Jorge Arévalok dioenez, “egokitzeko gaitasun handiagoa dutenek eta, balioa emanez eta ezagutza eta gaitasunak eraldatuz, beste batzuek baino gauza hobeak edo desberdinak egiten dituztenek irauten dute bizirik“.

Azkena ikaskuntzari buruzkoa da. Ekintzailetza aktiboaren sistema gisa jasota agertzen daeta ekintzailetza sustatzea eta sarean (enpresak eta LH) proiektu bateratuetan lan egitea ditu helburu.

Etika, gardentasuna, konfiantza, ekipoen autogestioa, oreka, esfortzuak banatzea eta elkartasuna oinarri dituen kudeatzeko eta antolatzeko beste eredu bat ezartzea da helburua.

 Lo que se busca es establecer un nuevo modelo de gestión y organización avanzada, basado en la ética, la transparencia, la confianza, la autogestión de los equipos, el equilibrio, el reparto de esfuerzos y la solidaridad.

Que no sea porque no lo hemos intentadoEtika, gardentasuna, konfiantza, ekipoen autogestioa, oreka, esfortzuak banatzea eta elkartasuna oinarri dituen kudeatzeko eta antolatzeko beste eredu bat ezartzea da helburua.

Eraldatze horri aurre egiteko elementu klabeak hauek dira:

• Teknologia
• Ezagutza
• Lankidetza
• Etika
• Baloreak
• Konpromisoa


. LHren eredu berriak herrialde aurreratuenetan

 Congreso internacionalMunduko herrialde aurreratuenetan aurrera eramaten ari diren LHren eredu berriak aurkeztu dira, baita ekoizpen-ingurune desberdinetan Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan jarduteko modu berriak ere.

Ondorengoek, besteak beste, hartu dute hizlari gisa parte: AEBtako eta Hego Koreako Industria Lanbide Heziketa berria martxan jartzearen arduradunak eta laguntza-proiektu desberdinetako arduradunak, Pymessetan Berriztapen Aplikatuko Kanadako, Australiako eta Hong Kong-eko Lanbide Heziketako ikastegietatik.

Finlandiako prestakuntza-zentroko oso eredu aurreratu baten antolaketa eta funtzionamenduaren egitura berria ere azaldu zen, baita Danimarkan LHk ekonomia lehiakor bati ematen dion balioaren ikuspegia ere. Halaber, CEDEFOPeko (Lanbide Heziketa Garatzeko Zentro Europarra) ordezkari batek Lanbide Heziketari buruzko ikuspegi europar bat emango du.
 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago