Mikrokogenerezioa

 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)

 MIKROKOGENERAZIOAREN INTEGRAZIOA ETXEBIZITZEN ETA HIRUGARREN SEKTOREETAN

 Mikrokogenerazio makinak, Europako erreferentzia diren herrialdeetan gertatzen ari den bezela, gero eta erabiliagoak izango dira bero eskari handia duten eraikinetan, hala nola, sistema zentralizatuak dituzten eraikinetan (ospitaleak, eraikin publikoak, e.a.). Sistema hauek beroa eta elektrizitatea batera sortzea ahalbidetzen dute, eta eguzki indar fotoboltaiko eta minieolikoarekin batera, etorkizunean ugarituko diren sorkuntza hedatuzko sare inteligenteetan paper garrantzitsua izango dute (Smart Grid-ak).

Gure zentruak parte hartzen duen proiktu honen helburu nagusia mikrokogenerazioaren bideragarritasun analisia da, etxebizitza eta hirugarren sektoreetan oinarriturik, eta planteiaturiko ekipamendu eta sistemen ezaugarrien deskribapena.

Horrekin batera, eta aplikazio praktiko gisa, Vaillant etxeko Ecopower 4.7e (4,7 kWe eta 12,5 kWt) ekipamendua integratu da E eraikuntzako galdara gelan, eraikin honen berokuntza eskariari aurre egiteko.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago