ASPANOGIko haurrentzat opariak prestatu dituzte 2BGA2ko ikasleek

BALIOAK 4.0. proiektuaren baitan, ASPANOGIko haurrentzat opariak prestatzen aritu dira Administrazio Kudeaketako ikasleak, Inmakulada Lanbide Ikastola, Easo LHII, eta AEGrekin batera. Aurten, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, bakoitza bere ikastetxean, baina digitalki bat eginda prestatu dituzte panpinez eta beste hainbat osagarriz betetako poltsatxoak.

BALIOAK 4.0. TKNIKAk bultzatzen duen proiektua da. Pertsona hobeak prestatzea eta beren lanarekin mundua hobetzen lagunduko duten profesionalak hezitzea da helburua. Horretarako enpatia, erresilientzia, konpromezua, solidaritatea, elkarlana eta erantzukizuna bezalako balioak lantzen dira ikastetxean.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago