ERASMUS + erako BOPAMOAK ekoizten Orokieta herri eskolarekin elkarlanean

Orokietako 6. mailako ikasleek Usurbilgo Lanbide Eskola bisitatu zuten maiatzaren 28an.
Erasmus + proiektuaren helburuetako bat da ikasleengan ekintzailetasuna sustatzea. Horren harira, BOPAMO izeneko produktu bat asmatu eta sortu zuten ikasleek. Mugikorrak kargatzen diren bitartean gailua eta kablea txukun-txukun gordetzeko poltsatxoa da BOPAMOA.

Ikasleek proposatutako produktua ekoizten egon dira Usurbilgo Lanbide Eskolan, bertan dituzten 3D inpresorak erabiliz.
Bisitan produktua bera nola egin duten azaldu zieten ikasleei. Ikasleek sortutako ideiatik abiatuta, ordenagailuko programa espezifikoekin eta kolore ezberdinetako filamentuak erabiliz sortu dituzte.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago