ERASMUS + erako BOPAMOAK ekoizten Orokieta herri ikastetxearekin elkarlanean

Orokietako 6. mailako ikasleek Usurbilgo Lanbide Eskola bisitatu zuten atzo.
Erasmus + proiektuaren helburuetako bat da ikasleengan ekintzailetasuna sustatzea. Horren harira, BOPAMO izeneko produktu bat asmatu eta sortu zuten ikasleek. Mugikorrak kargatzen diren bitartean gailua eta kablea txukun-txukun gordetzeko poltsatxoa da BOPAMOA.

Ikasleek proposatutako produktua ekoizten egon dira Usurbilgo Lanbide Eskolan, bertan dituzten 3D inpresorak erabiliz.
Bisitan produktua bera nola egin duten azaldu zieten ikasleei. Ikasleek sortutako ideiatik abiatuta, ordenagailuko programa espezifikoekin eta kolore ezberdinetako filamentuak erabiliz sortu dituzte.

Usamos cookies propias y de terceros para mostrar publicidad personalizada según su navegación. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies.Más información